top of page

 HARAGI SALMENTA ZUZENA 

Gizentze prozesua

BEHIAK:

Gure behiak zelaietan bazkatzen dira apiriletik azaroaren erdialde arte, berriro ikuiluan sartuz negua igarotzeko. Ernari (haurdun) daudenak Okolingo mendira igotzen dira, Saioa menditik oso gertu, Baztango mendirik altuena. Bertan, 1200 metrotan, maiatzetik urrira arte bazkatzen dira, gure ingurumena zaintzen eta mantentzen lagunduz. Bestalde, behi amak beren aratxeekin eta zezenak baserriko belaietan bazkatzen dira.

 

Neguan, animaliak bordetan dauden bitartean, pentsu, lasto eta belarrez elikatzen dira, gu geuk gure belaietan bildutako belarrez.

 

 

 

ARATXEAK (TXEKORRAK):

Behiak etxe inguruan erditzen dira beti. Modu honetan, erditzea kontrolatu eta aratxea eta behia egoera onean daudela ziurtazen dugu. Aratxeak ikuilutik kanpo jaiotzea saiatzen gara, hau osasuntsu eta indartsu hazi dadin.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aratxea amarekin geratzen da 5 hilabeteak arte, amaren esneaz elikatuz, baita belar eta pentsu pixka bat ere.

 

 

beitikotxabereak behia eta aratxeak
beitikotxabereak behia bibiroekin
beitikotxabereak behia eta txekorra
beitikotxabereak behia erditzen
beitikotxabereak aratxea esnea edaten

GIZENTZEA:

Aratxeak (txekorrak) 5 hilabeteko adinean bereizten dira amarengandik eta ikuilu zabaletan egoten dira. Nahi duten pentsu eta lasto guztia jan dezakete. Aratxeak grasa puntu egokiena hartzen dutenean hiltzen dira, 10 eta 12 hilabeteen artean.

 

bottom of page