top of page

 HARAGI SALMENTA ZUZENA 

ALMANDOZ - BAZTAN

Beitikoetxea baserria Almandoz herri txikian aurkitzen da, Baztango ballean (Nafarroa). Baserri familiar txiki bat daukagu, non behi motako abereekin lan egiten dugun. Baserria herriaren gaineko aldean kokatzen da, Santa Barbara mendiaren oinetan, ingurumen berde eta natural paregabean, Saioa eta Belate bezalako mendi handiz inguraturik, baita pago, haritz eta gaztain motako basoez ere.

 

70. hamarkadan baserrian ardi latxa artalde bat eta behi gutxi batzuk zeuden. Belaunaldien aldaketarekin, 90. hamarkadan, ikuilu berriak eraiki ziren 30 behi eta 70 txerrama izatera iritxi arte, aratxeak eta txerrikumeak hazteko.

 

1999 eta 2011 urteen artean baserria Porc D'or sariekin izendatua izan zen 9 alditan. Sari hauek estatu mailan ospatzen dira eta helburua espainiako txerri enpresen lana aitortzea eta hauek animatzea da.

 

2013an aratxeak gizentzeko erabakia artu genuen, txerriak kenduz. Gaur egun, 45 behi ama dauzkagu, gehienak Blonda de Aquitania arrazakoak, baita Piriniar (bertako arraza) eta mestizo batzuk ere.

 

Horretaz aparte, gure zelaietan txerriak ere hazten ditugu autokontsumorako. Gure oiloak eta antzara andrea libre ibiltzen dira arrautza paregabeak emanez.

 

Beitikoetxea

 

Beitikotx abereak beitikoetxea etxea
beitikotx abereak porc d'or sariak
beitikotx abereak porc d'or
bottom of page